2024ko Apirilak 13 · 10:00
Puelan | Edukiera: 80
Izena emateko azken eguna: 2024ko Apirilak 10
10:00 Puelan bisita hasiera
9:00 Mikel Laboa Plaza (ingurua ezagutzen ez dutenentzat)
Ibilbidearen helburua Usurbilen eta Andatza mendian 1936ko gerraren inguruan jazotako zenbait gertaerez–batik bat abuztu bukaera eta iraila erdialdera artekoak–informatzea, testuinguru historikoa azaltzea eta 2022-2023an egindako lan arkeologikoaren ostean berreskuratutako lubakiak erakustea da.
Bisitarien taldea era egokian kudeatzeko, parte hartzaileen kopurua mugatua izango da. Bisitariek 12 urtetik gora eduki eta mendian ibiltzeko gai izan beharko dute. Ez dira animaliak onartuko taldean. Puelaraino igotzeko ahalik eta ibilgailu gutxien eramatea eta puntualak izatea eskatzen da.
Antolatzailea: Usurbil 1936
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus