Ekitaldiak

"Album" antzezlana (aurretik txokolate-jana)

2021ko Abenduak 19 · 18:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 93

Izena emateko azken eguna: 2021ko Abenduak 19

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Hitz Aho Guraso Elkartea

17:00 Txokolate-jana Askatasuna Plazan

Neguko oporren aurreko txokolate-jana- Hitz Ahoren eskutik.

18:00 Antzerkia, Sutegiko auditoriumean

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 5,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza