Agenda

Ahotsez: Kalakan eta BerÇaits anaiak

2025-10-19
18:00
Aginagako Eliza Zaharra
Izena emateko azken eguna: 2025ko Urriak 19
Edukiera: 150
Prezioa: 12,00€

KALAKANek BERÇAITS Anaiak-ekin duen proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da. Kalakan dela, munduan zehar 15 urteko ibilbide profesionalarekin, edo Berçaits Anaiak, betiko abeslari “afizionatuak”, denak “etxe” beretik datoz. AHOTSEZ proiektuarekin, 4 artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen duten kantuekiko maitasun hori partekatzen dute gurekin. Elgarrekin, musikak identitatearen eta memoria kolektiboaren ibilgailu gisa duen indarra goraipatzen dute, belaunaldiak batuz kantu horien oihartzunen bidez. Hemen, ez da bakarrik kantatzea. AHOTSEZ funtsezkoan murgiltzea da: ahotsa, bibrazioa eta emozioen transmisioa. Gertuko bat edo gehiagorengandik jaso zuten kultura honenganako maitasunaren adierazpena ere bada, bizirik mantendu eta errespetuz eta esker onez transmititu nahian.

< Atzera
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea

Beste ekimen batzuk:

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza