Ekitaldiak

Aginagako San Praixku Jaiak

2023ko Irailak 29 | 2023ko Urriak 7 · 18:30

Aginagan

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Irailak 29, ostirala

18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian, pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!

19:00 Txosna irekiera eta buruhaundiak.

19:00 "Son de hoy" musika talde kubatarraren emanaldia Eskola Txiki aurrean.

21:00 Pelota Jaialdia Ariztitxo Pilotalekuan:

1.Partidua: Aiert Aburuza-Ander Pagola // Aimar Alejo-Enaitz Errasti.

2.Partidua: Goiuri Zabaleta-Itxaso Erasun // Miriam Arrillaga-Nora Mendizabal.

3.Partidua: Artola-Iztueta // Alberdi II-Aranguren.

Sarrera 15 euro. Arrate Tabernan, bertan edo entradasfronton.com

*Herri afariko sarrerarekin batera erosiz gero, 40€ izango dira guztira.

 

Irailak 30, larunbata

Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.

06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.

11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.

18:00 Txosna irekiera.

18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa Eskola Txikiaren aurrean.

Ondoren, Herri poteoa.

21:00 Herri Afari bikaina. Sarrerak Arraten, 30€ helduak eta haurrak 15€.

23:00 Txosna irekiera.

23:30 Erromeria frontoian: LAIOTZ TALDEA.

03:00 Eliza Zaharrean: DJ JOTATXO.

 

Urriak 1, igandea

16:00 XL. Mus txapelketa Irekia. Eliza zaharrean izango da eta izen ematea 15:30ean ireki eta 16:00etan itxiko da.

17:00 "Garrapataren abenturak" Antzerkia, txotxongiloak, malabarrak eta magia ikuskizuna Patata Tropikala konpainiaren eskutik. Eskola txiki aurrean.

19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo banaketa trikitixaz lagunduta.

 

Urriak 4, asteazkena

San Praixku Eguna

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin lagunduta.

18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!

19:30 Sardina eta Sagardo banaketa.

Bitartean XXXIX. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

 

Urriak 6, ostirala

Umeen eguna

10:00 Umeen jolasen hasiera.

13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.

16:00 Puzgarriak frontoian.

17:30 Txokolate goxo-goxoa.

18:30 Ur zezenaren entzierroa Aginagako Sagardotegitik plazara eta Buruhandi gaizto gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!

19:00 Musikaz girotutako poteoa.

21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian, 30€. Izena emateko idatzi irailak 29 aurretik: 616933556

23:00 Txosna irekiera.

23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: VIAFARA eta AMEBA.

 

Urriak 7, larunbata

Errioaren eta Kintoen Eguna

11:00 "Gozatu Errioaz" piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!

18:00 Txosna irekiera.

19:30 Elektrotxaranga! DISTOPIA

00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: HERENEGUN eta BIDEBATEZ.

03:30 Eliza Zaharrean: DJ ZKN Brothers.

8:00 Errefus bilketa.

 

Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza