Agenda

918 GAU filmaren emanaldia

2022-10-23
18:30
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2022ko Urriak 23
Edukiera: 117
Prezioa: 6,00€

Zuzendaria: Arantza Santesteban.

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.

Jasotako sariak: film onenaren Lisboa Hiria Saria Doclisboan, nazioarteko dokumental onenaren saria Torino Film Fest jaialdian, eta film onenaren Publikoaren Sari Berezia eta epaimahaiaren aipamen berezia Punto de Vista jaialdian. Horretaz gain, 2022ko Donostiako zinemaldian ikusi ahal izan dugu.

Bazkideek 4 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

< Atzera
Antolatzailea: Noaua

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza