Ekitaldiak

FAMILIA PLANA: ‘ZUKU MAGIKOAREN BILA’

2020ko Uztailak 4 · 10:00

ARTZABALGO FRONTOITIK ABIATUTA | Edukiera: 200

Usurbilgo herritarrentzat bakarrik

Izena emateko azken eguna: 2020ko Ekainak 27

Andatzaren bila dabil Mari, zuku magiko bat osatu nahian, eta zuen laguntza behar du! Mapa bat eskuan, herriko hainbat txokotan ezkutatuta dauden pertsonaiak eta arrastoak topatu eta deskubritu beharko dituzue.

Adinez nagusiko arduradun batekin, umeek zein gaztetxoek taldeka burutzeko abenturazko rol jokoa duzue honakoa, herriko hainbat aisialdi taldek elkarlanean osatua.

*Gomendatutako adina: 6tik 12 urtera.

*Heldu/arduradun bakoitzak, gehienez, beste bederatzi sarrera eskuratzeko aukera izango du.

*Antolatzaileek taldearen parte hartzea baieztatzean, arduradunarekin harremanetan jarriko dira, taldeak abiatze puntuan zein ordutan egon beharko duen zehazteko.

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza