Ekitaldiak

‘BIRRITAN BORTXATUA’ ANTZEZLANA + EKIZA

2020ko Uztailak 18 · 20:00

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA | Edukiera: 60

Usurbilgo herritarrentzat bakarrik

Izena emateko azken eguna: 2020ko Uztailak 16

Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, Birritan Bortxatua antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko ’fikzio-dokumental’ estiloko antzezlana dugu.

Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen diskoa bakarlari gisa. Rock ilun eta personala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra.

*Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez.

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza