12 de Febrero de 2023 · 12:00
Mikel Laboa plazan
Usurbilen kokatutako Zumetaren horma irudiak 50 urte bete ditu 2023ko urte honetan. Horma irudi hau ikonikoa da hainbat arrazoirengatik eta garrantzia handiko artelana da, Usurbilgo mugetatik kanpo ere Euskal Herriko artearen historian berebiziko lekua duelarik. Urteurren honen karietara Usurbilgo udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egitarau oparoa eta garrantzitsua antolatu du 2023 urterako. Besteak beste abiatuko diren kontserbazio lanak, Usurbilen egingo diren bi erakusketa bereziak eta bestelako ekimenak aurkeztuko dira.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus