9 de Mayo de 2021 · 11:00
Usurbilgo frontoitik | Aforo: 100
Último día para apuntarse: 2 de Mayo de 2021
IZEN EMATEA EZ DA BEHARREZKOA, BERTARATUTA NAHIKOA.
Maiatzaren 9an urtebete beteko da Zubietako erraustegitik egindako isuriketa kutsakor batek Arkaitzerrekan ehunka arrain hil zituela, horien artean aingirak, babestutako espeziea.
Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsorzioko (GHK) lehendakariak hasiera batean ukatu egin zuen isuriaren jatorria erraustegitik zetorrela. Herritarren salaketen aurrean, ordea, amoniako-ihes bat izan zela onartu behar izan zuen, eta Guardia Zibilak baliabide naturalen aurkako delituen ikerketa abiatu zuen.
Nahiz eta behin eta berriro goraipatzen duten erraustegiaren segurtasuna eta haren kudeaketaren gardentsuna, errealitateak kontrakoa erakutsi digu: osasun-arriskua, naturari kalteak eta informazioa ezkutatzea.
Egoera horren aurrean, herritarrak behartuta gaude erraustegia zuzenean kontrolatzera eta baliabide naturalak babestera. Hori dela eta, jarduera hauek antolatu ditugu urteurren garrantzitsu honen inguruan.
Organizador: Anerreka Elkartea
Precio: Gratuito
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus