Eventos

Zuberoako ikastolak 50 urte: Usurbilen ere ospatzen

25 de Noviembre de 2023 · Egun osoan zehar

Herrian

Zuberoan ikastolarentzat 2023 hau ospakizunez betetako urtea izaten ari da: aurten betetzen ditu ikastolak bere 50 urteak. Usurbildik haiekin bereziki harremana daukagunok beraiekin ospatu nahi dugu urteurren borobil hau.

Gaur egun bi ikastola dauzka Zuberoak, bata Atharratzen eta bestea Sohütan. Euskal Herriko beste askorekin batera usurbildarrok ere parte hartu genuen Sohütako ikastola berriaren sorreran eta geroztik parte hartzen dugu antolatzen dituzten ekintza eta kanpainetan: Ikastolaren saskien salmenta, Udiñarben udazkena Integrazio Batzordearen alde egiten dugun sagardotegi-afaria eta tartean sortzen diren gehiagotan.

11:30ean Udarregi Ikastolan ONGI ETORRIA eta harrera Zuberoako ordezkariei.
 

Kale-jira herrian zehar Kantu-jirakoekin

12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta

Usurbilgo kaleetan zehar kantuan arituko dira partaideak, kantu zaharrak berreskuratuz eta berriak tartekatuz.

 

Musika eta dantza eta kantu emanaldia

18:00etan Sutegiko auditoriumean

Sarrera: 5€ (egunean bertan edo, aurrez, Lizardi liburudendan)

Parte-hartzaileak:

- Mixel Etxekopar eta Jean Kristian Galtzetaburu.

- Herriko bertsolariak

- Udarregi Ikastola

- Orbeldi dantza taldea

 

Laguntzaileak: Kantu Taldea eta Orbeldi Dantza Taldea.

Organizador: Nafartarrak Taldea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza