Eventos

ZAINTZAREN USURBIL bisita gidatua

27 de Septiembre de 2024 · 10:00

Txirikordan

Usurbilgo zaintza ekosistemaren barruan dauden bi guneetara bisita gidatua da hau. Usurbilek bizitza erdigunean jartzeko bisio integral bat dauka eta hori bere ezaugarri nagusien artean dago, transbertsala den ikuspegi bat da eremu guztietan: kirola, natura, ondarea, memoria, sagardoa, nekazaritza, aisialdia… iraupen luzeko zainketen sostengarritasuna duena, zaintza beharra duen oro bermatu asmo duen tokiko ekosistema bat osatzea du helburu, lurralderatua, Usurbilen errotua, oinarri komunitarioa, pertsonen nahiak erdigunean jartzeko bokazioa duena.

Lehenik eta behin Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ikusiko da bisita gidatuan. Herriko bi kolektibo batzen dituen proiektua da hau 18 eta 30 urteko gazteak eta 65 urtetik gorako helduak. Ondoren Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunera gerturatuko gara, bertan zaintza espazio berritzailea ezagutuko dugu gertutik.

Irteera Txirikorda

Gehienezko bisitari kopurua 14

Iraupena 1 ordu 15 minutu

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Eman izena

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza