4 de Noviembre de 2023 · 10:00
Sutegiko auditoriumean
Bi hitzaldi:
10:00etan
"Banu Qasi Vascones islamizados"
Hizlaria: Jose Luis Orella Unzue.
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Iruñeko erresumaren jatorrian, familia handi baten presentzia eta eragina agertzen da: Banu Qasitarrak, baskoi islamizatuak, Eneko Haritzaren zuzeneko ahaideak eta Casioren seme-alabak, erromatar arbasoen leinu baten ondorengoak. Euren botereari eta Kordobako kalifekin zuten loturari esker, laguntza garrantzitsua eman zioten nafar erresumari, hasieran eta etsai frankoen aurkako borrokan.
"Errozabal/Orreaga 824ko gudua"
Hizlaria: Beñi Agirre Oiartzabal
Orreagakoa ez zen bataila bakarra izan. Errozabalen hamaika aldiz jokatu ziren gudaldiak, azken hiruak erabakigarriak; mugarria, 824an, Eneko Haritza buruzagia zorutik altxa zutenean.
12:00etan
Mahai-ingurua: Iñaki Idigoras, Iñigo Larramendi eta Angel Rekalde.
Moderatzailea: Mentxu Zorita.
Orreagako batalla irabazi ondoren, Iruñeko erresuma gauzatzen da. Nafarroa eta euskaldunen independentziaren jatorria.
Zer balore dauka gaur egun horrek?
Zer esanahi ematen diogu?
Zer dakigu?
Noraino ulertzen dugu gure izatearen oinarrian dagoela, mila urtez herri librea izatea eta esparru propioa edukitzea: hizkuntza, kultura, identitatea, lurraldea... garatzeko.
Organizador: Nafartarrak Taldea
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus