Eventos

"Usurbil museo irekia" bisita gidatuak

14 de Abril de 2024 | 28 de Abril de 2024 · 12:00 - 13:30

Sutegi udal liburutegitik abiatuta

Usurbil beti izan da Euskal Herriko kulturgune erreferentzialetako bat eta bere lekua egin du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora begiratu eta artelan bat aurkitzeko.

Bisita gidatu hauen datetan "Zumetaren Usurbil" erakusketa ikusgai egongo denez, ibilbidea erakustaretoan amaituko da. Bertan, Usoa Zumetak Jose Luis Zumetaren lanak azalduko ditu.

Egunak: apirilak 14, 20 eta 28. Ordua: 12:00-13:30

Irteera: Sutegi udal liburutegitik. Hizkuntza: euskaraz.

Gehienez ere 14 lagun.

Prezioa: 18 urtetik gora 3,00€, 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da (hemen). Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza