Eventos

UEU-JAKIN JARDUNALDIA USURBILEN: Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen

19 de Junio de 2025 | 20 de Junio de 2025 · 9:00

Artzabal Egoitzan

Antolatzaileak: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Jakin eta Usurbilgo Udala.

Noiz: Ekainak 19 eta 20 Non: Artzabal egoitzan.

Ordutegia: Osteguna- 9:00-17:30 /Ostirala: 9:30-13:30

Prezioa: 10 € Izen ematea: Ekainaren 18a baino lehenago.

Matrikulazioa eta informazio gehiago:ueu.eus atarian.

Zer eskain dezake kooperatibismoak, gaur egungo Euskal Herrian, gizarteko harremanak merkantilizaziotik harago egituratzeko bidean? Zer ekarpen auzoetako, herrietako, lurraldeetako ekonomiak herritarren beharrei erantzuteko moduan antolatzerakoan? Gero eta gehiago entzuten da harreman eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak landu beharra, eta Euskal Herrian ere hainbat esperientzia berri abiatu dira ildo kooperatiboan. Korapiloak ere sortu dira, ordea, lankidetza publiko-komunitarioaren inguruan. Hor dago kontzeptua lausotzeko arriskua, edo hura merkatuaren arlo bat gehiago bihurtzekoa. Nabari da, era berean, publikoaren eta pribatuaren ulerkera zurrun dikotomikoan gotortzeko joera bat ere, oztopo politiko, juridiko edo administratiboak ekar ditzakeena.

Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza