14 de Marzo de 2024 · 17:30
Potxoenean | Aforo: 40
Último día para apuntarse: 14 de Marzo de 2024
Antolatzaileak: Gaztelekua, Hitz Aho Guraso Elkartea, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Norentzat: haur eta nerabeen gurasoentzat. Izen-ematea: doan. usurbilkultura.eus webgunearen bidez. Plaza-kopurua mugatua da.
Hitzaldi honen bidez pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertu eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartu nahi da.
Hauek dira, besteak beste, hitzaldiaren helburuak: gaur egungo eredu pornografikoa aztertzea, nerabeen hezkuntza-prozesuan sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak eskaintzea, gurasoak sexualitate-eremuko heziketa-lanetan ahalduntzea eta familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abarrak beste familiekin partekatzeko espazio bat sortzea.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus