Agenda

"Trapu zikinak" antzezlana (Udarregi Ikastolaren Egunaren osagarri)

2022-06-12
19:00
Sutegiko auditoriuma
Último día para apuntarse: 9 de Junio de 2022
Aforo: 157
Precio: Gratuito

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”?

Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz...

Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.

< Atrás
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Sutegiko auditoriuma
2025-12-28
18:00
Santueneako Frontoia
2025-12-14 | 2025-12-30
Arratsaldean
Usurbilgo Frontoia
2025-12-31
17:00

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza