Eventos

Sortalde, Usurbigo Energia Berriztagarrien Komunitatearen aurkezpen publikoa

24 de Enero de 2024 · 18:30

Sutegiko auditoriumean

Sortalde, irabazi asmorik gabeko kooperatiba eratu da Usurbilen. Hasiera batean, 30 herritarren parte hartzearekin abiatu zen ekimena, eta orain, herriari zabaldu nahi zaio ahalik eta parte hartzea zabalena izan dezan.

Hori dela eta, Usurbilen, trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko asmoarekin sortu den eragile berri hau ezagutzeko gonbita luzatzen dizuegu. Ikasi dezagun elkarrekin jasangarriagoak izaten eta sortu dezagun gure energia propioa!

Zatoz, eta ezagutu 2024ari begira ditugun asmoak. Bertan azalduko ditugu buruan ditugun lehen proiektuak eta bazkide izateko eman beharreko urratsak.

Harremanetarako eposta: info@sortalde.eus

Organizador: Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza