LURRA ESNATZEKO GARAIA DA!!!!
Antolatzailea: Usurbilgo Kantu taldea.
Urtero bezala, SANTA AGEDA bezperako ohitura zaharrari jarraiki, herrian zehar kantuz ibiliko gara.
Makila hartu eta zatoz gurekin aspaldiko koplak abestuz gozatzera. Ahal dela baserritarrez jantzita etorri.
Egurtzegi aurrean egingo dugu lehen saioa bertakoei ere antzinako usadioa berritzeko parada emateko.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus