14 de Marzo de 2022 · 18:00
Sutegiko auditoriumean
XVIII. Soinurbil Musika Astea
Martxoak 14-20
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
18:00 Salbatore Elizan
19:00 Salbatore Elizan
Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zuten, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko frantziar baroi bat izan zen haren lehen jabea (l´Espée baroia); Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako eskatu zuen organoa eraikitzeko. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna erosi zuen zenbait herritarren ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, 100 urtetik gora egin ditu organoak Usurbilen.
Azken urteotan zaharberritze-lan garrantzitsuak egin dituzte Usurbilgo organoan.
Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus