Eventos

Olentzeroren etorrera

24 de Diciembre de 2021 · 17:30

Herrian

Kalezarretik abiatuta, Olentzerok ibilbidea egingo du adarjole, mikelatxak eta galtzagorriak lagun. Bidean txalapartariak eta bertsolaria izango dituzte zain.

19:00ak aldera iritsiko dira Dema plazara. Han Zumarte Musika Eskolako abesbatzak egingo die harrera. Eta errematea: Hator Hator kantua abestuko dugu denok.

Bien bitartean, galtzagorriek herriko postontzietako eskutitzak jasoko dituzte egunez egun.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza