17:30ean abiatuko da eta 18:30ak aldera iritsiko da plazara. Ibilbidea: Harane-Egurtzegi- Kalezar-Babarrun biribilgunea-Mikel Laboa plaza-Dema plaza.
*Eguraldiaren arabera ibilbidean aldaketak egon daitezke.
Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun, eta mendira itzuliko dira gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko.
Galtzagorriek bihurrikeriaren bat egingo dute Mikel Laboa plazan eta ondoren, Dema plazan nahi duenak Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango du.
Abenduaren 12tik aurrera postontziak jarriko dira herriko hainbat gunetan, gutunak jaso ahal izateko.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus