Eventos

Joseba Azkarraga: "Desazkundea: patu saihestezina nola bihurtu emantzipazio bide"

28 de Abril de 2022 · 18:30

Sutegiko auditoriumean

Hizlaria: Joseba Azkarraga Etxagibel. Soziologian doktorea da. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle eta ikertzailea da.

Krisi ekosoziala da gure garaiko datu funtsezkoa. Goitik behera baldintzatuko ditu gure biografiak, komunitateak, jendartea, mundua. Halaxe da dagoeneko, baina nabarmen areagotuko dira bere eztenkadak. Mendea hasi genuen oihartzun handiko leherketa finantzarioarekin. Ondoren, pandemia. Bietan suma daiteke koloso beraren silueta: zoru biofisikoaren hondatzea. Biak ala biak aurreikusgarriak ziren, eta aurreikusi ziren. Prozesua hasi baino ez da egin: zer da geroak dakarkiguna, ebidentzia zientifikorik onenak eskuetan? Distopia ez da halabeharra, ordea: zein da egitasmo emantzipatzailearen gidoi berria, distopia kapitalista are basatiagoak zeru-lurrak konkistatu ez ditzan?

Organizador: Anerreka Elkartea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza