Agenda

Joseba Azkarraga: desazkundea: patu saihestezina nola bihurtu emantzipazio bide

2022-04-10
18:30
Sutekiko auditoriumean
Último día para apuntarse: 10 de Abril de 2022
Aforo: 157
Precio: Gratuito

Joseba Azkarraga Etxagibel. Soziologian doktorea da. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle eta ikertzailea da.

Krisi ekosoziala da gure garaiko datu funtsezkoa. Goitik behera baldintzatuko ditu gure biografiak, komunitateak, jendartea, mundua. Halaxe da dagoeneko, baina, nabarmen areagotuko dira bere eztenkadak. Mendea hasi genuen oihartzun handiko leherketa finantzarioarekin. Ondoren, pandemia. Bietan suma daiteke koloso beraren silueta: zoru biofisikoaren hondatzea. Biak ala biak aurreikusgarriak ziren, eta aurreikusi ziren. Prozesua hasi baino ez da egin: zer da geroak dakarkiguna, ebidentzia zientifikorik onenak eskuetan?

Distopia ez da halabeharra, ordea: zein da egitasmo emantzipatzailearen gidoi berria, distopia kapitalista are basatiagoak zeru-lurrak konkistatu ez ditzan?

< Atrás
Antolatzailea: Anerreka Elkartea

Beste ekimen batzuk:

Sutegiko auditoriuma
2026-01-11
17:00
Udal liburutegia
2026-01-09 | 2026-01-17
Liburutegiaren ordutegian

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza