Eventos

Jose Mari Esparzaren hitzaldia

10 de Abril de 2025 · 19:30

Sutegiko auditoriumean

“Dokumentu berri batzu agertu dira, zeintzuetan adierazten den 1834an Tomas Zumalakarregik Euskal Herri penintsularreko lau probintzien Errepublika Federala aldarrikatu zuen. Hori da liburu honen haria. Mende horretan zehar saiakera independentistak errepikatu egin ziren, kontakizun espainiar ofizialak esaten digunaren kontra. Euskal unibertsitateek ere kontakizun espainiar berari eusten diote, gure historia eta memoria kontrolatuz eta bahituz, Guardia Zibilak gure hiritar askatasuna kontrolatzen eta bahitzen duen bezalaxe.

Etorkizun independentea ukatzen zaion herri orori ezkutatzen zaio askatasuna berreskuratzeko iraganeko ezein saiakera. Izan ez baginen, ez gara, ez eta izango ere. Kontakizunaren bataila deitzen diogu orain.

Foruak, nazio kontzientzia eta klase borroka behin eta berriro azaltzen dira hemeretzigarren mendeko altxamenduetan. Hori ezkutatzea gure menperatzaileen ardura historikoa da. Argitara ateratzea, gure betebehar morala.”

Organizador: Nafartarrak Taldea

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza