9 de Mayo de 2024 · 18:00
Potxoenean
Zubigune Fundazioaren eta Asmoz Fundazioaren artean, Smart Farming “Optimizatu ura eta hobetu zure produkzioa” proiektua garatzen ari dira. Honek helburu du Gipuzkoako lehen sektorean erabiltzen den uraren eraginkortasuna hobetzea, baita gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea ere. Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren kofinantzazioa jasotzen du, Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren programaren barne kokatuta dago-eta. Horretarako, IoT (Internet of Things) sentsoreetan oinarritutako monitorizazio sistema bat ezarriko da, proiektuan parte hartzea erabaki duten zortzi ekoizpenetan. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko eta parte-hartzaileak erakartzeko helburuarekin antolatu da aurkezpena.
Antolatzaileak: Zubigune Fundazioa eta Asmoz Fundazioa.
Izen-ematea: Ez da beharrezkoa, ekoizle edota interesa duen edonorentzat da jardunaldia.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus