15 de Noviembre de 2021 · 19:00
Sutegiko auditoriumean | Aforo: 157
Último día para apuntarse: 12 de Noviembre de 2021
KULTURALDIA 2021
Txerra Rodriguez (Derio, 1977) ez da hasiberria euskara elkarteen mugimenduan. Derioko Tximintx elkartearen sorrerarekin murgildu zen euskaltzaleen mugimenduan eta geroztik bide oparoa egin du euskalgintzan militante modura, profesionalki eta soziolinguistika arloko dibulgatzaile modura ere. Euskara elkarteen hiru hamarkadako ekarpena aztertu du bere doktoretza tesian.
“30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017” liburuan (UEU, 2020) argitaratu du Txerrak tesia. Euskara elkarteen ibilbidean izandako lorpenak, hutsuneak eta erronkak xehe-xehe aletzen saiatuko gara hitzaldian.
Precio: Gratuito
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus