Eventos

Hirusta trio taldea: "Matrioxka baten soinu geografia"

11 de Marzo de 2023 · 19:00

Sutegiko auditoriumean | Aforo: 157

Último día para apuntarse: 11 de Marzo de 2023

Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen "Matrioxka baten soinu geografia" emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea.

Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio.

"Kontatzeko asko dugun hiru emakume gara, uste baitugu emakumezkook hainbat ertz edo aurpegi ditugula, eta horiei guztiei musika jarri gura genien. Esaten da musikak ez daukala berezko zentzurik, baina horri poesia, testua eta irudiak gehitzen badizkiogu, orduan, bestelako balioa bereganatzen du; horren bitartez, Matrioxka panpina edo kipula bat bezala, emakumearen kapak azaleratzen ditugu, eta, gero, alderdi horietako bakoitza aztertzen dugu, puntu geografiko desberdin bat balitz bezala", azaldu du Lorenzo de Reizabalek.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Organizador: Usurbilgo Udala

Precio: 5,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza