Eventos

"Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi" antzerki-emanaldia

19 de Noviembre de 2023 · 19:00

Sutegiko auditoriumean | Aforo: 157

Último día para apuntarse: 19 de Noviembre de 2023

“Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean?

Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean?

Izan gaitezke gu?

Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.

Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Iraupena: 70’.

Aktoreak/zuzendaritza/testua: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza