Eventos

Herriarentzako lurrak eskuratzearen onura. Itsasondoko esperientzia

23 de Septiembre de 2021 · 18:30

Sutegi Aretoan | Aforo: 94

Último día para apuntarse: 21 de Septiembre de 2021

Hitzaldia: Herriarentzako lurrak eskuratzearen onura. Itsasondoko esperientzia

Hizlaria: Iñaki Aizpuru, biologo, botanikari eta Itsasondoko alkatea.

Gaurko egunean, lurjabe askok ez dute etekinik ateratzen jabetzan dituzten sailetatik. Askok lurrarekiko harremana galdua dute, eta jabetza senide askoren artean banatuta egoten da. Soro eta belardi ez diren eta nekazaritzarako erabiltzen ez dituzten lurzoruek «ahal den neurrian» kudeaketa publikoa izan beharko luketela pentsatzen du Iñaki Aizpuru Itsasondoko alkateak.

Itsasondoko udala 2007an hasi zen bere natura ondarea ezagutu eta babesteko hainbat lan egiten. Beti ere baso autoktonoa berreskuratzeko, landa eremua kontserbatzeko eta ibaia eta ibar-basoak babesteko eta berreskuratzeko asmoz. Lan horiekin batera, partikularrek behar ez zituzten lursailak erosteari ekin zion Itsasondoko udalak, eta gaur egun 100 ha-ren jabe da, batez ere Murumendi aldean.

Organizador: Anerreka Elkartea

Precio: Gratuito

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza