Eventos

Helduentzako solasaldi filosofikoa

13 de Diciembre de 2024 · 18:30

Potxoenean | Aforo: 15

Último día para apuntarse: 13 de Diciembre de 2024

Antolatzailea: Jakinmin Elkartea.

Bideratzailea: Garazi Aizpurua.

Partaide-kopurua: 15 lagun.

Izen-ematea: doan, usurbilkultura.eus webgunearen bidez.

Pentsatzen ikastea garrantzitsuagoa da zer pentsatu behar dugun jakitea baino, eta hori da gure helburua: apurka-apurka pentsatzen ikastea, galderetatik abiatuz arrazoitzen eta argudiatzen saiatzea.

Funtsean, filosofatu egiten dugu eta horretarako denok gara gai!

Filosofatzeak berarekin dakar pentsamendu kritikoa garatzea. Pentsamendu kritikoa beti uste izan duzun hori zalantzan jartzea da, eta beste zerbait pentsatzeko irekita egotea; pentsamendu kritikoa lehenengo erantzunarekin ez konformatzea da eta iruzurrekiko eta ezjakintasunarekiko antidoto gisa funtzionatzen du.

Jator-giro batean elkartu eta aurkezten zaigun gai edo galderaren aurrean denon artean elkarrekin filosofatzeko proposamena da gurea. Usurbilgo Oinherrik eta Jakinmin elkarteak haurrekin zein helduekin filosofatzen darama hiru urteetan zehar. Arrakasta ikusirik aurten ere filosofatzen ibiliko gara! Bazatoz?

Organizador: Oinherri Usurbilgo Taldea

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza