Eventos

Euskara ikastaroak

1 de Septiembre de 2025 | 30 de Septiembre de 2025 · -

Herrian

Etumeta Euskaltegiko matrikulazioa

Etumeta AEK euskaltegiak zabalik ditu ateak ikastaro berrien gaineko informazioa emateko. Matrikulaldia hilabete osoan egongo da zabalik. Argibideak jaso edo izen-ematea bideratzeko deitu 607609379 telefonora edo idatzi usurbil@aek.eus helbidera.

Etorri berrientzako hastapen ikastaroa (doakoa)

Astearteetan 18:15-19:45, Potxoenean. Izen-ematea zabalik: euskara@usurbil.eus edo 943 371999. Hasiera: urrian.

Jubilatuentzako oinarrizko euskara ikastaroa (doakoa)

Ostegunetan: 18:15-19:45, Artzabalen. Izen-ematea zabalik: Artzabalen 10:00-12:00 edo 943 371999 Hasiera: urrian.

6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek euskara-maila hobetzeko saioak (doakoa)

Kaxkoan, Aginagan eta Zubietan izango da aukera. Behar baino euskara maila apalagoa duten ikasleek eman ahal izango dute izena. Mailaketa-probak ikastetxeek edo egitasmoa kudeatuko dutenek egingo dituzte. Informazioa: zerbitzuak@ttakun.eus 650459354

Mintzapraktika (doakoa)

Indarberrituta dator egitasmoa. Euskara hobetu nahi dutenak zein horretan laguntzeko prest daudenak bateratzea du helburu. Era berean, lehendik sortuta dauden talde zein dinamiketan euskara txertatzeko aukerak emango dizkizu, gidaritza bidez. Binaka zein taldeka, sare berriak sortzeko aukera paregabea izan liteke. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: Informazioa: zerbitzuak@ttakun.eus 650459354

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza