Agenda

EUKALIPTOEN ERAGINA INGURUMENEAN

2021-06-17
18:30
Sutegiko auditoriumean
Último día para apuntarse: 15 de Junio de 2021
Aforo: 78
Precio: Gratuito

Hizlaria: Arturo Elosegi, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasle katedraduna.

Gipuzkoan sartzen ari da eukaliptoa, iaz, urte bakarrean, alegia, bikoiztu egin zen landatutako azalera. Ez da erraza, baina, eukaliptoak egurgintzan duen errentagarritasunari aurre egitea, eta jabe pribatuek haren alde apustua egin duten heinean, ugaritzen ari dira espezie horrek okupatutako eremuak. EAEko foru aldundiek diote ia ezinezkoa dela partikular bati debekatzea eukaliptoak landatzea. Gipuzkoan propio ukatzen zaizkie dirulaguntzak pinudiak eukaliptoarekin ordezkatu nahi dituztenei. Bizkaian eta Gipuzkoan, jabetza pribatukoak dira baso gehienak, eta horrek eragin izan du monolaborantzarako joera bat. Bertako baldintzengatik, interesa azaltzen ari dira Euskal Herritik kanpoko egur enpresa handiak, hemengo lursailak erosteko.

Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuen Arturo Elosegik, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga eta Carlos Cabidorekin batera. Txosten horretan jasotako mamia jorratuko du Arturo Elosegik Usurbilen eskainiko duen hitzaldian.

< Atrás
Antolatzailea: Anerreka Elkartea

Beste ekimen batzuk:

Salbatore Eliza
2025-12-17
18:30
Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza