22 de Diciembre de 2024 · 17:30
Aginagako Eliza Zaharra | Aforo: 110
Último día para apuntarse: 22 de Diciembre de 2024
Antolatzaileak: Aginagako Eliza Zaharra elkartea, Antxomolantxa eta Noaua! Kultur Elkartea. Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Nori zuzendua: edozeini
Sarrerak: doan. Gonbidapena eskuratu beharko da usurbilkultura.eus webgunean edo Noaua!ko egoitzan.
Ibon Gaztañazpi eta Nagore Urdanpilletaren dokumentala.
Oria ibaiko arroan burdingintza eta ontzigintzari lotutako jarduera izugarria garatu zen Erdi Aroan. Historialariek Rhin edo Tamesis ibaiek izandakoaren pare jartzen dute. Dena den, desberdintasunak handiak dira: Rotterdam hirian eta inguruetan bi milioi pasatxo pertsona bizi dira; Londresen zortzi milioi inguru. Aginaga eta Orion 6.000 biztanle pasatxo. Nolatan lortu zen herri txiki baten bueltan horrelako jarduera ekonomiko esanguratsua garatzea? Zeintzuk izan ziren hori posible egin zuten gakoak? Zer altxor ezkutatzen ditu Oria ibaiak?...
Ondoren, solasaldian izango ditugu: Ibon Gaztañazpi eta Nagore Urdanpilleta (zuzendariak), Xabier Agote (historialaria, Albaolako sortzaile eta lehendakaria), Lurdes Odriozola (historialaria) eta Xabier Alberdi (historialaria).
Organizador: Eliza Zaharra Elkargunea
¡Obtener invitación!
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus