Aitzagaren urteurrena ospatzen ari gara urtea hasi zenetik. Ekimen ugari burutu baditugu ere, azken 30 urte hauetan egindakoa erakusketa batean islatzea pentsatu dugu. Horretarako bi astez Sutegiko erakusketa gela, irekieratik gaur egun arte bizitakoaren erakusleiho bihurtu nahiko genuke. Bertan egin diren ekimen, dinamika, bazkari, kirol txapelketa, ekitaldi politiko... ikusteko aukera izango dugu. Urte luzez bizi izandakoa aurkituko duzu erakusketa honetan.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus