Eventos

Emakumeen Nazioarteko Eguna

8 de Marzo de 2024 · 18:00

Potxoenean

Antolatzaileak: Kafe Tertulia, Usurbilgo Emakumeon Etxeko talde sustatzailea eta udala.

Martxoaren 8rako prestatutako egitarauak “borrokarako, elkartzeko eta ospatzeko” helburuak ditu. Hala, Emakumeen Etxeko II. Asanblada, elkarretaratzea eta pikoteo musikatua egingo dituzte, 18:00etan hasita.

Iaz egindako I.go Asanbladaren ondotik, aurtengoaren helburua izango da Emakumeon Etxearen funtzionamendua zein izango den gogoraraztea, osatzen ari diren programazioa partekatzea eta ideia berriak jasotzea, eta, azkenik, martxoaren 23ko irekiera prestatzea. Horren ostean, hainbat emakumeren ahotsak aterako dituzte plazara, Mikel Laboa plazan egingo duten elkarretaratzean. Azkenik, pikoteo musikatua egingo dute, Artzabalen.

18:00. Emakumeon Etxeko II. Asanblada, Potxoenean.

Ondoren, elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan.

21:00. Pikoteo musikatua, Artzabalen. Sarrerak salgai, 10 euroan, Aitzagan, Txirristran eta Artzabalen.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza