Agenda

Donna Apellaniz: "Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak”

2024-02-22
17:30
Potxoenean
Último día para apuntarse: 22 de Febrero de 2024
Aforo: 38

Antolatzaileak: Gaztelekua, Hitz Aho Guraso Elkartea, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Norentzat: haur eta nerabeen gurasoentzat. Izen-ematea: doan. usurbilkultura.eus webgunearen bidez. Plaza-kopurua mugatua da.

Hitzaldi honen bitartez, seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.

Hitzaldiaren helburuak, besteak beste, hauek dira: adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea, emozioak zer diren jakitea, emozioak kudeatzen ikastea, haurrei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea...

Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.

< Atrás
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Salbatore Eliza
2025-12-17
18:30
Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza