12 de Abril de 2025 · 19:00
Sutegiko auditoriumean
Sarrera: 10€ Lizardi Liburutegian eta egunean bertan
Claudine Arhancet eta Mixel Etxekopar (Euskal Herria) eta Darlene Gijuminag (Quebec-eko Mig'mawag autoktonoa.)
2022an Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet zuberotarrak gomit izan dira Montrealeko CMM etxean (Centre des Musiciens du monde). Han artista egonaldiak eta sorkuntzak bultzatzen dituzte, mundu zabaleko musikari-kantarien artean. Sortu zuten LURRETIK LURRERA emanaldia. Montrealen izan zen estrena eta Quebecen bigarrena. 2025ean berriz bira bat eginen dute Québec herrialdean eta ondotik Europan izanen dugu Darlene Gihuminag Mig’mawag populuko artistaren hartzeko.
Euskal Herriko Etxepare Institutuak sustatu zuen proiektua, bere “Saison Québec Pays Basque” ekimenaren baitan sartuz, Québeceko herriarekin batean. Kultura topaketa zabalak izan ziren, literatura, zinema, dantza, musika eta hizkuntza ere barne.
Badakigu baina ez ohartzen autoktono horiek zer pairatu duten, eta oraindik ere pairatzen, beren izan eta izenaren duintasunez bizitzeko. Lotura oso naturala izan da euskal kulturarekin, bereziki gure kasuan Zuberoako kantu eta musikarekin. Lurrak duen garrantzia, lurrak duen ikara hori da jokoan topaketa hontan. Hortarik izen burua: Lurretik lurrera...
Organizador: Nafartarrak Taldea
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus