Eventos

Artxibo biluzia antzerkia, egonaldi irteerako emanaldia eta publikoarekin kontrastea

22 de Octubre de 2023 · 18:00

Sutegiko auditoriumean | Aforo: 132

Último día para apuntarse: 22 de Octubre de 2023

Sarrerak: gonbidapen bidez, usurbilkultura.eus-en.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.

Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.

Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.

Argiztapena: Imanol Garcia. Ekoizpena: Josu Zubia.

Metrokoadroka kolektiboa, Jakinek eta Usurbilgo udalak bultzatutako Joan Mari Torrealdai Beka jaso zuenetik, "Artxibo biluzia" izeneko ikerketa eszenikoan murgilduta dabil. Urriaren 16ko astean Sutegin egongo dira lanean eta orain arteko lanak eman duena ikusteko emanaldia antolatu dugu. Emanaldiaren ostean publikoak aukera izango du proiektuko kideekin hitzak elkartrukatzeko.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.

Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna.

Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza