Agenda

Antzerkia: "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" Metrokoadroka kolektiboa

2022-11-19
20:00
Sutegiko auditoriumean
Último día para apuntarse: 19 de Noviembre de 2022
Aforo: 117
Precio: 10,00€

NOAUA! HAMABOSTALDIA 2022

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka:“Gu familia bat gara?”.

Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.

 Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. Umorezko begirada bat, modu batean edo bestean etengabeko galdera den familiaren ideiari: “Zerk elkartzen ditu pertsonak? Posible dira familia edo, funtsean, afektuen sare berriak imajinatu? Funtsean... zer da familia bat?”

< Atrás
Antolatzailea: Noaua

Beste ekimen batzuk:

Usurbilgo Frontoia
2025-12-27
13:30
Sutegiko auditoriuma
2025-12-28
18:00

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza