Eventos

ANTZERKIA. Kanpora sartzen

11 de Noviembre de 2023 · 20:00

Sutegiko auditoriumean | Aforo: 119

Último día para apuntarse: 11 de Noviembre de 2023

Sarrerak: aldez aurretik salgai 8€tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 6€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

Aitziber Garmendia Mendizabal zuzendari lanetan eta Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren aktore lanetan.

UMOREZ BETETAKO emanaldi gordina.

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da. Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN. Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren kontuak azaleratu nahi dituena.

Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?

 

Organizador: Noaua

Precio: 8,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza