5 de Mayo de 2024 · 9:30
San Esteban plazan
9:30ean, San Estebango plazatik abiatuta FAMILIA PLANA. Familia giroan, Andatzako igoerari ekingo diogu, ibilbidean zehar zenbait jolas eginez. Behin gora igota ere jolas batzuk egingo ditugu.
Goizean, zehar pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.
12:30ean, argazkia aterako dugu denok Andatzako bordaren parean.
Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kaxa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da.
Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU!
Antolatzaileak: Ibai-ondo elkartea eta Zirimara. Babesleak: Saizar Sagardotegia eta Usurbilgo Udala.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus