Eventos

650 Usurbil bizi. Turismo eredu berriaren webgunearen eta abian jarritako proiektuaren aurkezpena

14 de Octubre de 2022 · 18:00

Mikel Laboa plazan

Urriaren 14an Usurbilgo udalak Turismo eredu berriaren webgunearen eta abian jarritako proiektuen aurkezpena egingo du. Azken urte eta erdian herriko hainbat eragilerekin elkarlanean burututako lan prozesuaren ondoren "650 Usurbil bizi, Beste mundu bat posible da" izeneko turismo egitasmoa abiatu zuen. Proiektu honen asmoa Usurbilen turismo eredu berri eta berritzaile baten osaketa da, turismoa bera gizarte eraldaketarako tresna bihurtuko duena, eta Usurbilgo herri identitatearen dinamizatzaile izango dena datozen urteotan.

 

Aurkezpenean parte hartuko dute Usurbilgo udal ordezkariek, proiektuan lanean ari den Jon Maia Soriak eta herriko zenbait eragilek.

Organizador: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Teléfono: 943 37 19 51
Email: kultura@usurbil.eus

Desarrollo y diseño: iametza