Ekitaldiak

EUSKARALDIA "Esnatu naiz" Kabareta

2020ko Azaroak 28 · 19:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 78

Izen emateko azken eguna: 2020ko Azaroak 26

Sarrerak: doakoak. Edukiera mugatua denez, sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskaraldia. Twitter.com/EuskaraldiaUsur

Euskaraldiko egitarauaren barruan, Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza Deialdian aipamen berezia jasotako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita egiten digu.

© 2020 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Eposta: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza